Nola erabili

Webguneko MAPA erabiltzeko oso erraza da. Kontsultarako leihoak Google maps sistema erabiltzen du soinuak mapan kokatuta erakusteko. Marka edo puntu bakoitzean klikatuz gero, leku hortan egindako grabaketa kontsultatu, entzun eta deskargatu dezakezu.

Aldiz, soinu jakin bat bilatu nahi baduzu zuzenean bilatzailea erabili dezakezu, atalak ere erabilgarriak eginen zaizkizu eta azkenik post bakoitzean txertaturik dauden tag edo etiketak erabiliz ere soinuak familiaka kontsultatu ahal izanen dituzu.

Zure grabaketak igo nahi badituzu segi lotura hau eta jarrai argibideak. Minutu gutxitan zure grabaketa mapan agertuko da.

Webguneak nabigatzaile desberdinetan funtzionatzen du, baina Google Chrome gomendatzen dugu.