Zer da Parcodeisuoni?

PARCODEISUONI elkarlanera eskainitako sare egitasmo irekia da. “Fonografia” edo gure inguruko hotsak grabatzeko artea oinarritzat hartuz, landa-grabaketak erakutsi, kontsultatu eta elkartrukatu nahi ditugu. Webgune honetan Euskal herrian zehar egindako hainbat soinu grabaketa entzun ditzazkezu, toki bakoitzaren errealitateari eta izaerari buruz informazioa ematen dituztenak.

Egitasmo honen helburuak ahalik eta modu aberasgarrienean bultzatze aldera, soinuak ez ezik, beraien itxura bateko isiltasunean soinu unibertso osoak gordetzen dituzten irudi (argazki, margo, grabatu…) eta idatziak (lege zaharrak, kronikak, deskribapenak, pasarteak…) biltzen hasi gara. Hortarako bi atal berri ireki ditugu:Soinudun irudiak eta Entzuteko idatziak.

Zuk ere grabaketak egiteko ohitura edo gogoa baldin baduzu, zure ekarpena egin dezakezu, mapa hau osatu eta zure grabaketak gainerako bisitariekin elkarbanatzeko.

Webguneko grabaketak maparen bidez kontsulta daitezke, baina baita atalen bidez edo etiketak erabiliz. Zentzu honetan grabaketa guztiak atalka sailkatuak daude, honako sailkapenen arabera:

Gizartea: Kultur adierazpide oro, kirola, artea, ohiturak, erlijioak…

Bioakustika: Animalien komunikazioari buruzko grabaketak

Elkarrizketa: Pertsona desberdinen solasak, hizkuntzaren melodiak…

Zeinu akustikoak: Makrosoinuak, ezkil eta kanpaiak, sirenak, alarmak…

Mekanikoa: Makinak, motoreak, egurrezko estruktura mekanikoak…

Natura: Naturguneetako soinu paisaiak, mendiak, ibaiak, basoak…

Urbanoa: hiriguneetako soinu paisaiak

Besteak: Ezohiko mikrofono eta gailuekin jasotako soinuak

Soinudun irudiak: Soinua irudikatzen duten irudiak

Entzuteko idatziak: Soinuak grabatzeko gailuak asmatu aurretik idatziz egindako kronikak, zaratari buruzko lege zaharrak…

Beraien elkartruke erabilpena arautzeko, ekarpen guztiak Creative Commons lizentziapean daude.

Artxibo honen forma, baita zehatzagoa arauak eta irizpideak proposatu aurkezteko, zuzenean Soinumapa.net, nork proposatu 2005tik eskainitako soinu eta garatu online artxibo bat antolatzeko inprimaki hau proposamen gisa martxan jarri inspiratutako R. Murray Schafer duela hogeita hamar urte bere liburu “soinu” in.

SOINU MAPA  Arteleku Arte Garaikideko Zentruko Audiolab sailak 2005ean martxan jarritako egitasmoa da. Hasieratik Xabier Erkiziaren zuzendaritzapean sorturiko egitasmo honek laguntzaile sail luzea izan du azken urteotan Xavier BalderasOier IruretagoienaLuz Maria SanchezIñigo Telletxea eta Enrike Hurtado horien artean. Gaur egun, AUDIOLAB (audio laborategia elkartea) elkarteak du soinumaparen ardura eta editore-bolondres talde batek zuzentzen du plataforma kolektiboki (ikus KREDITUAK).